Ordenagailu bidezko tomografia axiala (OTA) miaketa berezi mota bat da, eta X izpiak erabiliz, aztertu behar diren organismoko atalen barne-egituren zeharkako sekzio erako irudiak lortzen dira. Hala lortutako irudiekin, mediku erradiologoak anomaliei buruzko txostena egin ahalko du.