BIHOTZEKO OTA (KAR)
Irudi kardiobaskularra ezinbesteko tresna bihurtu da, bihotz-hodietako gaixotasunei buruz gehiago jakiteko garaian. Teknologia berria aurkitzeari eta teknika klasikoak hobeto ezagutzeari esker, teknika hau prozesu fisiopatologiko askoren diagnostiko biologikoan, funtzionalean eta hemodinamikoan erabili daiteke. Irudi bidezko tekniken egungo eta etorkizuneko joeraren helburua da gaixotasuna goiz diagnostikatzea eta bihotz-hodietako osasuna sustatzea, erabaki terapeutikoak hartzea lagungarri izatea eta terapia berrien bilakaera bideratzea. Irudi molekularra eta teknologia hibridoa izugarri garatzen ari dira, eta horri esker, askotariko prozesu biologikoak ikuspuntu zelularretik eta molekularretik uler daitezke, eta hala, errazagoa da prebentziozko terapia berriak garatzea. Era berean, irudi bidezko teknikak unitate kardiakoetan ugaritzea eta integratzea, eta teknika horiek “irudi translazional” gisa duten zeregina garrantzitsuak dira bihotzeko gaixoen erabilera terapeutikoa modu indibidualizatuan optimizatzeko.