Centro de Diagnóstico Durango, S. L. esperientzia luzeko erradiologo ezagunen talde batek sortu zuen, Bizkaiko probintzia diagnostiko-ekipamendu onenez hornitzeko etengabeko grina asetzeko.
Zentro honetan erradiodiagnostiko medikua garatzen hasi dira, azken belaunaldiko eremu altuko (1,5 Teslas) erresonantzia magnetiko baten bidez, zehazki, MAGNETOM ESSENZA modeloa, SIEMENS etxekoa. Tresneria horrek merkatuko teknologiarik berriena eta aurreratuena du. Imanak diseinu esklusiboa du, trinkoa, eta eremu altuko beste erresonantzia batzuek eragindako klaustrofobia arintzen duen tunel zabala du. Horrez gainera, RF sistema erabiltzen duen TIM teknologia berria du (Total Imaging Matrix), eta haril malgu matrizialen teknologia, eta horrek azterketan gaixoa ahalik eta erosoen egotea ahalbideratzen du, eta nabarmen laburtzen du miaketaren denbora.
Zentro horrek erradiologo talde honek Bilbo Handiaren eremuan abian jarri zituzten beste batzuk osatzen ditu. Zentro horiek sare pribatuko klinika eta ospitale nagusiei ematen die zerbitzua (San Juan de Dios ospitalea, IMQ Zorrotzaurre klinika, Virgen Blanca klinika, bai eta Bilboko erdiguneari ere).
GPS koordenatuak:
Latitudea: 43.1635895 (43º 9’ 48.92” N)
Longitudea: -2.630581099999972 (2º 37’ 50.09” W)
Bilbotik, A-8 autobidea hartuta, BI-623 errepidera daraman 88 irteera hartu behar da, Iurreta/Durango/Vitoria-Gasteiz norabidean.
Bizkaibuseko linea guztien ordutegia kontsulta dezakezu www.bizkaia.net web-orrian, Herri Lan eta Garraio Sailean edo 902.222.265 telefono-zenbakira deituz.
Durangora iristeko, Bilbotik ateratzen diren eta Donostiara eta/Ermuara doazen eta Durangon geratzen diren tren guztiek balio dute. 902.54.32.10 telefono-zenbakira deituz kontsulta ditzakezu ordutegi guztiak edo honako web-orri honetan:
SOCIEDAD TAXI DURANGO
Ezkurdi Plaza (Geralekua)
48200 Durango, Bizkaia
Telefono-zenbakia: 94.681.10.01
Mediku espezialista batek eskatu behar du proba, eta miaketa egiteko hitzordua telefonoz eska daiteke, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara edo gure erresonantzia-zerbitzura bertaratuta, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00etara.
Zentroko mediku-taldea zure eskura egongo da, egin nahi dituzun kontsultak argitzeko eta informazio gehiago eskatu nahi baduzu.