Gure zentroak, Bizkaia osoko mailan, klinika garrantzitsuenen artean daude, eta seinaleztapen- eta klimatizazio-sistema egokiak dituzte. Horrez gainera, kaletik zuzenean sartzea errazteko moduan kokatuta daude, ez baitute oztopo arkitektoniko bakar bat ere, eta horrek anbulantzian lekualdatutako gaixoak sartzea errazten du.
Ondoren, zentro bakoitzaren ezaugarriak laburbilduko ditugu, bai eta instalazioak, arreta-ordutegiak eta interesgarria gerta dakizukeen informazio osoa ere.
IMQ Zorrotzaurre Klinika berria Vicente San Sebastián Klinikaren bilakaera logikoa eta aztertua da. Euskadiko osasun-zentro pribatu handiena da gaur egun, eta zalantzarik gabe, gure zerbitzuak kalitateko eta segurtasuneko bermerik handienaz emateko lekurik egokiena da.
IMQ Zorrotzaurre Klinikan daude gure 3 elkarteak: Centro de Scanner de Vizcaya, S. A. eta Clínica Vicente San Sebastián TC 64, S. L., ordenagailu bidezko tomografo axialaren (OTA-eskanerra) miaketa bidez erradiodiagnostiko medikua ematen dutenak; eta Radiología Clínica Vizcaya, S. L., PET-OTA miaketak egiten jarduten dena.
Virgen Blanca klinika osasun-laguntzako zentro pribatu bat da, eta Bilbon dago, Begoñako Basilikatik gertu.
Centro de Diagnóstico Virgen Blanca, S. A. Bilboko Virgen Blanca klinikan dago, eta 1989. urtetik egiten du irudi bidezko erradiodiagnostiko medikoa, bai OTA-eskanerraren bidez, bai erresonantzia magnetikoaren bidez.
Bilboko erdigunean Resonancia Magnética Bilbao, S. A. dago, pasa den 2011ko abuztura arte Bilboko San Francisco Javier klinika prestigiodunean zegoena. Gaur egun Bilboko erdiguneko Egia Jeneralaren, 22-24. atarian kokatzen da. Diagnostiko-zentro pribatu bat da eta erresonantzia magnetikoan espezializatuta dago. 25 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta etengabe berritzen ari da.
Fundación Benéfica Aguirre fundazioak sortu zuen ospitalea 1924. urtean. Diru-irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, San Joan Jainkoarenak Anaiek kudeatzen dute. Askotariko jarduera gauzatzen du: kontsultak, diagnostikoak, kirurgiak eta ospitaleratzeak. Horretarako, baliabide teknologiko, profesional eta egiturazko modernoenak ditu. Centro de Diagnóstico San Juan de Dios, S. A. Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen barruan dago. Bizkaiko ezkerraldean erreferentziazko zentro garrantzitsu bat da osasun-arreta publikoan eta pribatuan.
Durangoko Mugarra auzoan, Gran Hotel Durango enblematikotik metro gutxitara dago Centro de Diagnóstico Durango, S. L., Gure sozietatea, Poliklinika Durango delakoaren barruan.
Poliklinika hori Intxaurrondo kaleko 19 zenbakian dago, eta antzina Karmeldarren komentua izan zen eraikin batean dago. Kokapen ezin hobean dagoenez, zentrora sartzea, bai udalerriko jendearentzat, bai garraio publikoan nahiz pribatuan gerturatu nahi duten hurbileko jendearentzat, erraza eta erosoa da.